Kazetaritza berria

Nan eta Gay Talese 2009an. Gay Talese kazetaritza berriaren aitzindarietako bat izan zen.

Kazetaritza berria (ingelesez: New Journalism) kazetari-korrontea da. 1960ko hamarkadan hasi zen mugimendu hau AEBtan. Garai horretan bizi izan ziren aldaketa sozial eta kulturalen eta Truman Capoteren 'Odol hotzean' (In Cold Blood) ondorioz. Ez fikziozko eleberri honetan elementu literarioak kazetari-ikerketara berezko beste batzuekin konbinatzen ziren.

Izenak Tom Wolfek asmatu zuen 1973an The New Journalism izeneko artikulu-bildumarako, bereak eta Truman Capote, Hunter S. Thompson, Norman Mailer, Joan Didion, Terry Southern, Robert Christgau, Gay Talese eta besteen artikuluak biltzen zituena.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search